Nola instalatu UBUNTU Luberri 16.04 (Systemback)

2016/09/27


Nola instalatu Luberri 16.04 (Systemback), Alex Gabilondo aholkulariari esker

Luberri 16.04 erremasterizazioak  Systemback erabiltzen du bai instalazioak egiteko eta sistemaren irudiak sortzeko ere bai.


Instalatu aurretik

Instalazioa hasi aurretik ordenagailuko informazioa (argazkiak, dokumentuak...) kanpoko unitate batera kopiatzea edo mugitzea komeni da. Badaezpada ere.
Hori egin eta gero...

1- Ordenagailuari dagokion ISO irudia deskargatu egingo dugu.

2- Irudi horrekin abio-USBa edo sortuko dugu.USB memoriak gutxienez 4 GBkoa behar du izan eta barruan zerbait badu galduko du prozesuan. Bi era daude bina kasutarako:

A modua- BIOSa Legacy moduan badago, alegia UEFI desaktibatuta -ikastetxeko ordenagailu gehienetan-, abio-USBa Ubunturen bidez sortzen ahal dugu: Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Abio-disko sortzailea.

B modua- BIOSak Legacy modua ez badu -ohikoa Windows 10 ekipoetan-, abio-USBak UEFI izaera eduki behar du. Horretarako abio-USBa Windows batean sortuko dugu Rufus aplikazioaren bidez.


Partizio eskeman UEFI. ISO irudia eta aukeratu Luberriren iso-a.
Behin abio-USBa sortua.

3- Abiatu ordenagailua abio-USBaren bidez. Horretarako, ordenagailua piztean, abio-menua edo boot menu aktibatuko dugu tekla bat sakatua. Honakoak dira ohiko teklak:
  • Acer - Escape, F9 edo F12
  • Asus - Escape edo F8
  • Compaq - Escape edo F9
  • Dell - F12
  • eMachines - F12
  • HP - Escape or F9 (zenbait kasutan Escape+F9)
  • Intel - F10
  • Lenovo - F8, F10, F11 edo F12
  • NEC - F5
  • Packard Bell - F8
  • Samsung - Escape edo F12
  • Sharp - F2
  • Sony - F10 edo F11
  • Toshiba - F12
  • TTL - (Ez dauka, BIOSean zehaztu behar da abio ordena).
Zehaztasun handiagoa behar baduzu begiratu zure marka eta modeloan.

Ekipo batzuk ez dute abio-menua aktibatzeko tekla eta BIOSean zehaztu behar da abioaren ordena. BIOSa ikusteko piztean Esc edo F2 sakatu behar da eta menuan Boot atalean zehaztu USBren bidez abiatu nahi duzula.

Oharra: USB bidez abiatzean ohiko menua agertu beharrean pantaila beltza eta mezu hau agertzen bada: "fgxbeat. C32: not a COM32R image. Boot:". SakatuTAB eta lerro batean agertuko zaizu menua. Idatzi "live" eta Intro sakatu.



Instalazioa (edozein kasutan)

Instalatu aurretik erabiliko diren partizioak eginak egon behar dute. Horregatik, bereziko dugu bi kasu: lehendik Linuxerako partizioak ez dituzten ordenagailuak eta, aurretik Linux izan dutelako, partizioak eginak dituzten ordenagailuak.
Edozein modutan...


Systembacken menuan lehenengo bi aukera erabiltzen ohi dira:
  • Boot Live system
  • Boot system installer
Lehenengoa erabiliko dugu Luberri probatzeko eta, behar izanez gero, partizioak egiteko eta ondoren instalatzeko.
Bigarrena erabiliko dugu behar diren partizioak dituen ekipo batean zuzenean instalazioa egiteko.


Linuxerako partizioak ez dituen ekipo batean.

Ordenagailuan, aurretik Linux ez bada egon, instalazioa hasi aurretik sistema berria kokatzeko partizioak sortu behar ditugu. Horretarako

1- abio-USB bidez abiatuta Systemback-ek aurkezten digun menuan lehenengo aukera hautatuko dugu, alegia Boot Live system moduan abiatu.


Aukera honen bidez probatzen ahal dugu Luberri instalatu gabe eta, ongi ez badabil edo gustukoa ez badugu itzali eta kito. Aukera hau erabiliko dugu ere instalazioa egiteko behar diren disko-partizioak egiteko.

2- Identifikatzeko pantailan hau jarriko dugu:

Erabiltzailea: adminpremialocal
Pasahitza:      luberri16

(Probatzeko bada gonbidatu moduan sar gaitezke).

3- Partizioak sortzeko Gparted aplikazioa abiatuko dugu: Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Gparted.

Abiatzean errore bat ematen du USBagatik baina ez du eraginik. Segitzeko esan.

Aplikazio honetan tokia egin behar dugu Linuxerako; normalean Windowseko datuen partizioa txikiagotuta.
Hainbat ekipotan -Windows 10 duten hainbatetan- txikitu beharreko partizioaren tamaina ez da ikusten, ezezaguna jartzen du. Horrelako kasuetan instalaziotik atzera egin eta Windowsetik abiatuta txikituko dugu partizioa.
Libre geratzen den espazioan honako partizio hauek sortuko ditugu:


  • 200 MBko bat FAT32. Partizio hau bakarrik sortuko dugu BIOSa UEFI bada eta bios-uefi partiziorik ez badago..
  • 4 GB bat Linux-swap formatukoa (hau RAM memoriaren osagarri lanak egingo ditu).
  • 20 GB inguruko bat eta ext4 formatukoa Linux sistemarako.
  • geratzen den espazioarekin beste ext4 formatuko partizioa home-rako. Bertan erabiltzaileen informazioa eta ezarpenak gordeko dira.

Delako partizio hauek sortzeko arazoa ematen badu libratu dugun espazioa hautatuta Extended motako partizioa sortuko dugu eta haren barrenean sortuko ditugu besteak.



Partizioak zehaztu ondoren aldaketak aplikatzeko esango diogu Gpartded-i.

Partizioak prest daudela instalazioarekin hasiko gara  Systemabacken bidez: Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Systemback eta bertan System install egin.


Hemendik aurrera instalazioa berdina da ordenagailu guztietan. Hurrengo ataleko 2. puntura pasa.



Linux partizioa(k) d(it)uen ekipo batean.

1- Agertzen den menuko bigarren aukera erabiliko dugu: Boot system installer



2- Idatzi zure ikastetxeko administratzailearen izena (lehenengo letra maiuskulaz jarriko du). Ondoren izen bera errepikatu (maiuskularik gabe agertuko da).  Administratzailearen pasahitza. New root passwordzurian utzi.a New hostname eremuan idatzi ekipoaren izena: ikastetxe publikoetan hz-ren ordez beste letra bat jarri eta ondoren ekipoaren etiketako zenbakia ad. u125368 (inportantea da zeren ekipoak izen desberdinak izan behar ditu Windows eta Ubuntun) .



3- Orain instalaziorako erabiliko ditugun partizioak zehaztu behar ditugu.

  • BIOSa UEFI bada - hau bakarrik Windows 10 izan eta Legacy ez duten ekipoetan- bios-uefi partizioa hautatu,  Mount Point /uefi/boot aukeratu eta ezkerrerako gezi berdean sakatuta onartu.
  • 4 GB inguruko Linux swap partizioan Moint Point  SWAP aukeratu eta ezkerrerako gezi berdean sakatuta onartu.
  • 20 GB inguruko Ext 4  partizioan Moint Point / aukeratu, alegia Linux sistema, eta ezkerrerako gezi berdean sakatuta onartu.
  • Geratzen den Ext 4 partizioan Moint Point /home aukeratu eta, adi!, erabaki formateatzea ala ez (home partizioa erabilita bazegoen ez formateatu datuak eta ezarpenak mantendu nahi badituzu), ondoren ezkerrerako gezi berdean sakatuta onartu.
Eskola 2.0ko partizioetan ea ohi dago /home partizioa. Datuak eta sistema partizio berean gordetzen dira eta formateatzean ikasleen fitxategiak galtzen dira. 

Next.




4- Instalazioa bukatzen denean itzali ekipoa.




Instalatu ondoren

1- Piztu

2- Ireki saioa administratzailearen izena eta pasahitzarekin.


3- Ekipoa eramangarria bada konektatu wifia. Wifi konexioa lotu ondoren sistemaren erretiluko wifi ikonoa klika eta Editatu konexioak sakatu, hautatu konexioa eta Editatu agindu,  Orokorra fitxan  eman baimena konektatzeko erabiltzaile guztiei.


(Etxerako ordenagailua bada saltatu hurrengo puntuak eta joan Etxerako ordenagailuak atalera)

4- Ordenagailua domeinuan sartu: Aplikazioak>Sistemaren tresnak>Administrazioa>Domeinuan sartu.


Administratzailearen pasahitza eman. Domeinutik atera, Left domain. Domeinuan sartu zure ikastetxeko domeinuaren izena jarri eta  Join domain.



Domeinuko administratzailearen izena eta pasahitza jarri. Pausu hau egin behar da nahiz eta zure ikastetxeko USBa erabili.





5- Inprimagailuak gehitu.

6- Bideo erabilera intentsiboa egin behar da komeni da begiratzea ea kontrolatzaile pribatiboak ote dituen (Ezarpenak >  Software eta eguneraketak > Kontrolatzaile gehigarriak)


Zure ikastetxeko ISO irudia prestatu

Behin Luberri ikastetxeko ordenagailu batean instalatuta komeni
da ordenagailu hori prestatu eta ikastetxerako erremasterizazio propio bat egitea. Batetik software egokitzen ahal da (instalazioak, desinstalazioak) eta, batez ere, egokitu behar da zerbitzariko karpeta partekatuen mapeatzea.


1-  Sistema abiatzean zure ikastetxeko sareko zerbitzariak konpartitzen dituen karpetak (EAEko ikastetxe publikoen kasuan: orokorra, irakasleak, ikasleak, administrazioa...) mapeatzekopam_mount.con.xml fitxategia editatu behar dugu. Horretarako terminalean (Crtl+Alt+T) agindu hau itsatsi:


sudo gedit /etc/security/pam_mount.conf.xml

behin irekitzen denean bilatuko dugu



eta azpikoaren antzeko testu zati bat agertuko da. Bertan definituko dugu nori -zein talderi- zer karpetak mapeatu behar zaizkion. Zure ikastetxea EAEko eskola publikoen sarekoa bada aski izango dugu biterminoa aldatzen agertzen diren toki guztietan: batetik domeinua izendatzen duen H013157 izenaren ordez zure ikastetxekoa jarri; bestetik XX.XX.XX.XX agertzen den tokietan zure ikastetxeko zerbitzariaren IPa jarri behar duzu partekatutako karpetak bertan badaude, NAS batean badaude orduan NASaren IPa. Aldaketok egin ondoren gorde fitxategia. (Adibidea Zerbitzariaren IPa: 10.17.111.1)




H013157/%(USER)/OROKORRA" path="OROKORRA" server="XX.XX.XX.XX" fstype="cifs">root
H013157/%(USER)/%(USER)" path="%(USER)" server="XX.XX.XX.XX" fstype="cifs">root


H013157/%(USER)/ADMINISTRAZIOA" path="ADMINISTRAZIOA" server="XX.XX.XX.XX" fstype="cifs">TGADDENAK


H013157/%(USER)/IRAKASLEAK" path="IRAKASLEAK"  server="XX.XX.XX.XX" fstype="cifs">TGIRDENAKTGADDENAK


H013157/%(USER)/IKASLEAK" path="IKASLEAK" server="XX.XX.XX.XX" fstype="cifs">TGIRDENAKTGIKDENAK

Berrabiarazi ordenagailua eta probatu erabiltzaile mota guztiek muntatzen dutela dagozkien zerbitzariko karpetak.

2- Wifiak: kendu agertzen direnak eta zure ikastetxekoak jarri eta partekatu. Inprimagailuak: kendu agertzen direnak eta zure ikastetxeko inprimagailu partekatuak instalatu (eta instalatu ondoren ikasleen ekipoetatik kendu) edo ez. Instalazioetan wifiak eta inprimagailuak mantenduko dira.

Orain ekipo hau zure ikastetxeko eredua edo master izango da erremasterizazio  baten bidez. Erremasterizazioa egiteko Systemback aplikazioa abiatuko dugu: Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Systemback.

Menuan Live system create hautatu. Proposatzen dizu irudia /home karpetan gordetzea, ados. Irudiari izena jarri, adibidez, KarrantzaLH_16.04.7, eta Create new sakatu. Minutu batzuetan sblive luzapena duen irudia egina egongo da.

3- Irudiarekin abio-USBa sortzeko Create ISO klikatu eta sortzen duen ISO horrekin abio-USBa sortu.

Behin zure distribuzioko USBa duzunean harekin abiatuta Systemback-en menua agertuko zaizu eta goian adierazi bezala jokatu behar duzu, sistemak Linuxerako partizioa(k)  d(it)uen ala ez kontuan harturik. Ez ahaztu USBari bertsioaren izena duen pegatina bat jartzen.

Bideotutorial hau lagungarria izan daiteke:




Etxerako ordenagailuetan
Luberri erremasterizazioak etxerako ere balio du, baina aldaketa pare bat egitea komeni da.

1- Domeinutik atera.
2- Pam_mount.conf.xml fitxategiari izena aldatu  sudo gedit /etc/security/pam_mount.conf.xml pam_mount.conf.xml.old


INSTALATU ONDOREN:
  • Wifia hautatu: ekipoa wifia badu wifien zerrendatik hautatu eta pasahitza jarri. Ondoren editatu konexioa eta Orokorra fitxan aktibatu Erabiltzaile guztiak konektatu daitezke sare honetara.
  • Windows-en Active Directory-ren domeinuan integratzeko eta zerbitzarian konpartitutako karpetak mapeatzeko prozesua mezu honetan azaltzen da. Kontuan izan mezu horretan aipatzen diren aplikazioak dagoeneko instalatuta daudela banaketa hauetan, beraz, integratzeko, duen domeinutik askatu (leave domain) eta berrira lotu (join domain) behar duzu. Une batean domeinuko administrariaren pasahitza eskatzen du. Windows-en zerbitzariak konpartitutako karpetak mapatzeko aski duzu, sarrera honek azaltzen duen bezala pam_mount.conf.xml fitxategia editatu.
  • Sareko inprimagailuak instalatu (ikusi nola). Inprimagailu lokalak beraiek bakarrik instalatzen dira.
  • Ekipoak teklatu numerikoa badu eta ekipoa piztean teklatu numerikoa aktibatzea nahi baduzu, edo alderantziz, ikusi nola.
  • Behar izanez gero ip finkoa jarri horrela
  • Ekipoa Smart arbel batera konektatu behar bada. Instalatu arbelaren softwarea horrela. 
  • Irakasle-gela eta mintegietako ekipoak sarritan pizturik geratzen dira gauez, asteburuz eta zenbaitetan oporretan. Hori ekiditeko  programa dezakezu nahi duzun orduan automatiko itzal dadin crontab fitxategia editatzen honela.